Donostiara doazen autobus linea guztiek Renfeko tren estazioko autobus geltokian izango dute geldialdia bidaiariak hartu eta uzteko. Aldiz, Madril-Bilbo-Zumarraga-Bergara norabidea duten autobusek Nafarroa etorbideko 27. zenbakian dagoen autobus geltokia erabiliko dute.
Barrendain plazako obrekin batera egindako aldaketa honen helburua pilaketak murriztea eta herrigunetik irteera eraginkorragoa bermatzea da. Horretarako, ibilbideen arabera banatu dituzte geldialdiak bi geltoki desberdinetan.
Madrilerako noranzkoan doazen autobusak Igartza Oletatik bideratuko dira, eta Donostiara doazenak, berriz, Zaldizurretatik.




