Eskola Kirola ez da soilik jarduera fisikoa sustatzeko programa bat; haurren garapen integrala bultzatzeko hezkuntza-proiektu bat da. Ekimena 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta kirola, jolasa, osasuna eta balio hezitzaileak uztartzen ditu, haurrek modalitate ezberdinak ezagutu ditzaten.
Programaren helburu nagusia ez da haurrak kirol bakar batean goiz espezializatzea, baizik eta hainbat diziplina probatzeko aukera ematea. Horrela, etorkizunean gustukoen duten jarduera fisikoa aukeratu eta ohitura osasungarriak mantentzea errazten da. Gaur egun, futbola, saskibaloia, eskubaloia, mendizaletasuna, igeriketa, judoa, arrauna, piraguismoa, pilota eta hockeya bezalako jarduerak lantzen dira.
“"Helburua ez da haurrak kirol bakar batean goiz espezializatzea, baizik eta hainbat kirol ezagutzeko aukera ematea, etorkizunean gustukoen duten jarduera fisikoa edo kirola aukeratu eta ohitura osasungarriak mantendu ditzaten."
Izen-ematea Zumaiako Udalaren webgunean egin daiteke. Programaren kostua 45 eurokoa da, baina hezkuntza-beka jasotzen duten haurrentzat doakoa izango da. Elkarlan horri esker, herriko kirol-sarea indartzea eta haurren arteko elkarbizitza sustatzea lortu nahi da.




