Izen-ematea uztailaren 21eko 10:00etatik uztailaren 22ko 23:00etara egongo da zabalik Urretxuko Udalaren webgunean. Udalak zehaztu duenez, izen-ematearen ordenak ez du lehentasunik ematen eta 1.500 lagun baino gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da.
Bazkariak Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko estalpean egingo dira. Menuak Sarayola eta Divinus catering enpresek zerbitzatuko dituzte, helduen menuak 30 euroko prezioarekin eta haurrenak 15 eurokoarekin.
Lekua egokitu zaien ala ez uztailaren 23an jakinaraziko da posta elektroniko bidez. Ordainketak transferentzia bidez egin beharko dira uztailaren 24tik 26ra bitartean.




