Uretz tabernak ateak itxiko ditu uztailaren 26an, lizitazio prozesua dela eta

Taberna-jatetxeak kontratua ez luzatzea erabaki du, eta udalak irekiko du berriz irailaren erdialdean, egokitzapen lan batzuen ondoren.

Itxita dagoen taberna-jatetxe baten kanpoaldea, fatxada zuria eta egurrezko xehetasunak dituena.
IA

Itxita dagoen taberna-jatetxe baten kanpoaldea, fatxada zuria eta egurrezko xehetasunak dituena.

Aretxabaletako Uretz taberna-jatetxeak ateak itxiko ditu uztailaren 26an, eta ez da berriro irekiko irailaren erdialdera arte, lizitazio prozesu berri bat dela eta.

Uretz taberna-jatetxeak, 2025eko abuztuaren 12an zabaldu zenetik urtebeteko ardura hartuta, bere ateak itxiko ditu uztailaren 26an. Jatorrizko kontratuak beste bi urtez luzatzeko aukera bazuen ere, kudeaketarekin jarraitzeko asmorik ez zuela jakinarazi zion Udalari eta kontratua ez luzatzeko eskaera egin zuen.
Gari Iturbe alkateak azaldu duenez, Udalak bazuen aukera Debatea jarraitzera derrigortzeko, lizitazio berria irten bitartean. Hala ere, elkartearen egoerari kasu eginez, derrigortasun hori ez aplikatzea erabaki zen.
Lizitazio berria bideratuta dago eta pleguetan berrikuntza bat sartu dute: 65 urtetik gorakoentzat jantoki zerbitzua eskainiko da astelehenetik ostiralera bitartean.
Bien bitartean, irail erdira arte itxita egongo den tabernan egokitzapen lan batzuk egingo dituzte, hala nola, tabernako oihartzuna murrizteko panelak jartzea.

"Erabat onartezina da zerbitzua hilabete eta erdi itxita egon behar izatea."

EAJren Udal taldea
EAJren Udal taldea ez zen bat etorri Udal gobernuarekin, eta jeltzaleen ustez, "erabat onartezina" da zerbitzua hilabete eta erdi itxita egon behar izatea.