Erremontari Herriz Herri egitasmoaren barruan antolatutako erremonte jaialdi bat izango da gaur, irailaren 6an, pilotalekuan. Saioa 12:00etan hasiko da, eta bi partida izango dira ikusgai.
Lehenengo neurketan, Aiestaran VII.a eta Goikoetxea VI.a arituko dira elkarren aurka, Deskargaren eta Aiestaran VI.aren aurka. Bigarren partidan, berriz, Aldabek eta Larrañagak osatutako bikoteak Goikoetxea V.a eta Azpiroz izango ditu aurkari.
Bi partidak hiru setetara jokatzekoak dira. Lehenengo biak 15 tantora iristean erabakiko dira, eta hirugarren eta azken set-a, beharrezkoa izanez gero, 8 tantora iristean erabakiko da.




