Asteazken honetan, hilaren 22an, Malen Eguna ospatuko da. Goizean, Mutrikuko Musika Bandaren diana (10:00etan) eta Meza Nagusia (11:00etan parrokian) izango dira. Ondoren, haur parkea (goiz eta arratsaldez Egaña gunean) eta herriko Bandaren kontzertua (13:00etan Goiko plazan) izango dira, Ibai Pastor zuzendariaren aginduetara zazpi pieza joz.
Arratsaldean, sokamuturra (18:00etan) eta herri kirolen jaialdia (Goiko plazan) izango dira. Gauean, su artifizialak (23:00etan) eta hainbat kontzertu: Malko taldea (21:00etan txosnagunean), Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia (23:30ean Goiko plazan) eta Skarregekasko eta Alarma Morea taldeen emanaldiak (23:30etik aurrera txosnetan).
Uztailaren 23an, Malen Txiki Eguna ospatuko da. Egitarauak umeen marrazki lehiaketa (10:00etan), erraldoi eta buruhandiak (12:00etan), Txikien Madalen txapelketako finalak (17:00etan, Miruaitzen), 'Modernoak' ikuskizuna (17:00etan, Zabiel plazan) eta umeen danborrada (20:00etan) jasotzen ditu. Gainera, Esna gazte! diskofesta izango da (21:30ean).
Ostiralean Kuadrilla Eguna ospatuko da, eta larunbatean Santixo eguna izango da jaiak ixteko.




