Gipuzkoako Ursa joan den asteazkenean hasi zituen Kilimon etorbideko ur-hornidura azpiegituretarako hobekuntza lanak. Zehazki, lanak Kilimon etorbideko 13, 15 eta 17 zenbakien parean egiten ari dira, inguruko etxebizitzei ur edatekoa hornitzen dien sarean.
Mendaroko Udalak azaldu duenez, Excavaciones Ekin enpresako langileek egiten ari diren lanak egungo zuntz-zementuzko hodien kentzean datza, eta horiek polietilenozkoekin ordezkatuko dira.
Arazorik sortzen ez bada eta aurreikuspenak betetzen badira, lanek hiru aste inguru iraungo dute, hau da, datorren hilaren, uztailaren, erdialdera arte.




