Kanpainak ludotekak, ludoclubak eta topaguneak gozamen-gune komun gisa sendotu nahi ditu, non helduek aktiboki parte hartzen duten jokoan eta arreta osoa eskaintzen dieten adingabeei. Ekimenak ludoteken familia-txandetan antzemandako egoerei erantzuten die; izan ere, batzuetan helduek mugikorra erabiltzen dute edo berriketan aritzen dira, jardueran duten parte-hartzea murriztuz.
Miren Fernández de Landa, Gobernu Ireki eta Zentro Zibikoetako zinegotziak, proposamen honen garrantzia azpimarratu du: “Ludotekak eta topaguneak familia-denbora pasatzeko, gozatzeko eta lotura afektiboak indartzeko gune pribilegiatuak dira. Helduak une horiek aprobetxatzea nahi dugu jolasteko, entzuteko eta beren seme-alabei aktiboki laguntzeko, distrazioak alde batera utzita”. Zinegotziak dio “jolas partekatua ez dela soilik aisialdiko jarduera bat: gure seme-alabak hobeto ezagutzeko, beren garapena sustatzeko eta errespetuan, zaintzan eta konfiantzan oinarritutako harremanak eraikitzeko aukera da”.
Programazioa hainbat fasetan garatuko da. Ludoteketan, azaroaren 9tik 15era bitartean, informazio-kartelak jarri dira familia-saioetan mugikorra alde batera uztearen garrantziari buruz, eta helduak jokoan erabat inplika daitezen animatu dira. Azaroaren 16tik 22ra, familiek Haur eta Nerabeen Tratu Onaren Dekalogoa ezagutuko dute, jolas eta parte-hartze jarduera baten bidez, haurrekiko errespetua, zaintza eta laguntza hausnartzeko aukera emango duena. Azaroaren 23tik 29ra, berriz, "Familiak Juguetonas" galdetegia proposatuko da, familiei etxean dituzten jolas partekatuaren uneak hausnartzeko gonbidatzeko eta haien iritziak eta esperientziak biltzeko. "Amaita, zuek zarete bideojoko onena" ere banatuko da, teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko familia-gida bat.
Azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean, Memory joko bat egingo da, zeinaren txartelak familia-jolas egoerekin, emozioekin, arretarekin eta tratu onarekin lotuta egongo diren. Jarduerak bateratze bat izango du esperientziak partekatzeko eta kalitatezko denbora jolasarekin pasatzearen garrantziaz hausmateko. Azkenik, abenduaren 7tik 13ra, familiek ebaluazio-galdetegi batean parte hartu ahal izango dute, ekimena baloratzeko eta jolas partekatuaren garrantziaz jabetzen lagundu ote dien jakiteko.
Topaguneetan, aldiz, guraso-tzarako laguntza-materiala banatuko da. Kartelaz eta mezuez gain, "Tantaz tanta, gota a gota" puzzlea eskainiko da, gurasoen hezkuntza-papera hausnartzera gonbidatuz eta gurasotasun positiboa gauzatzeko jarraibide praktikoak eskainiz. "Familias molonas" tailerra ere egingo da.
Udalak zentro ziboak topagune, ikaskuntza eta familia-bizikidetza gune gisa indartu nahi ditu, arreta, entzute, elkarrekiko gozamen eta osasuntsu afektiboen uneak sustatuz. Ekimen hau zentro zibikoen sarearen eta Haur eta Familia Zerbitzuaren arteko lankidetzaren emaitza da, guraso-gaitasunak indartzeko helburuarekin, gizarte garaikideko erronka hezitzaileei aurre egiteko.




