Gasteizko herritarrek errekorra hautsi dute datorren ikasturterako Udalaren jardueretan 126.824 aurreinskripzio eginda. Kopuru horrek 2019koa gainditzen du, pandemia aurrekoa, 105.741 izatetik 126.824 izatera pasatuz.
Aurten, 29.866 eskatzaile izan dira, iaz baino 177 gehiago. Gaur goizean egin da zozketa sistema berriarekin, eta lehenengo txanda honetan 30.452 plaza esleitu dira, zozketara aurkeztutako 32.889 plazetatik ia denak.
Udaleko sailek eskainitako gainerako 5.613 plazak irailaren 16tik aurrera banatuko dira, izena emateko ordenaren arabera, guztira 38.502 plaza eskainiz.
Plazak lortu dituzten 25.218 pertsonak irailaren 7ra arteko epea dute inskripzioak gauzatu eta ordainketa egiteko. Ondoren, irailaren 8an eta 11n beste bi zozketa txanda egingo dira plaza hauek ahalik eta gehien esleitzeko. Irailaren 18an, oraindik libre daudenak izena emateko ordenaren arabera banatuko dira.
Miren Fernández de Landa, Gobernu Ireki eta Zentro Civikoetako zinegotziak, Udalaren gogobetetasuna adierazi du: “Sistema berria arrakastaz estreinatu da, banaketa bidezkoagoa baita. Datorren astean beste bi zozketa txanda egingo ditugu, plaza libreak banatzeko egunean ahalik eta plaza gutxien geratzea helburu dugula, horrela ilarak eta sarbide-erraztasun desberdinak dituzten egoerak murrizteko. Aukera berdintasuna nahi dugu”.
Zinegotziak azpimarratu duenez, “30.000 eskatzaile inguruko kopurura hurbiltzen ari garen arren –2018an eta 2019an pandemia aurretik lortutako mugarria–, ez dugu zenbakietan bakarrik jarri nahi, baizik eta zentro zibikoek Gasteizko bizilagunen egunerokoan eta beren ongizatean duten garrantzian. Fantastikoa da yoga, zeramika edo familia jolasak, adibide batzuk aipatzearren, beraien errutinaren parte izatea”.
Ordenagailuz egindako zozketa 11:00etan egin da San Martingo udal bulegoetan. Parte hartu dutenek gehienbat udal webgunearen bidez egin dute aurreinskripzioa (73,09%). Jarduera kirolariak izan dira eskaera gehien jaso dituztenak. Hona hemen lehen hamarrak:
Jarduera eskaeratsuenak:
- Pilates hastapena (irekia) – 6.583
- Mantentze-gimnasia (adinekoak) – 4.766
- G.A.P. Gluteoak, sabelaldea eta hankak (helduak) – 4.349
- Aquagym (adinekoak) – 3.522
- Ingurune akuatikoarekin familiarizatzea (laguntzailearekin) - 3.204
- Fisiko-kondizioa (helduak) – 3.143
- Igeriketa (haur maila I) – 2.886
- Tonifikazio muskularra (helduak) – 2.883
- Yoga (irekia) 2.830
- Zeramika 2.659
Datu esanguratsuenak:
- Egindako aurreinskripzioak: 126.824
- Aurreinskribatutako pertsonak: 29.866
- Aurreinskripzio egiteko modua: webgunea (73,09%), 010 telefonoa (1,81%) eta aurrez aurre (25,09%)
- Zozketara eskainitako plaza guztira: 32.889 plaza.
- Zozketan esleitutako plazak: 30.452 plaza 25.218 pertsonari (1,2 plaza pertsonako).
- Lehen txanda honetan esleitutako plazen portzentajea (beste 2 geratzen dira): %92,59.
- Lehen txanda honetan plaza lortu duten pertsonen portzentajea (beste 2 geratzen dira, beraz handitu egingo da): %84,43.




