Omenaldia larunbatean izango da, Anaitasuna ren gizonen taldeak Deusto ren aurka jokatuko duen ligako partida aprobetxatuz. Ekitaldia 16:45ean hasiko da Txerloia n, eta sarrera librea izango da bertaratu nahi duten guztientzat.
Anaitasuna k hainbat ekintza osagarri antolatu ditu egun horretarako. Horien artean, Zubeldia k sinatutako Real eko kamiseta bat zozkatuko da partidaren errifan, eta Eraldatzen musika taldeak Anaitasuna ri eskainitako abesti berri bat estreinatuko da.
Zubeldia k bigarren aldiz altxatu du Espainiako Errege Kopa Real arekin. Nahiz eta lesio baten ondorioz ezin izan zuen Sevilla ko La Cartuja estadioan Atletico Madril en aurkako finala jokatu, taldeko kapitainetako bat izanik, Mikel Oiarzabal ekin eta Aritz Elustondo rekin batera altxatu zuen garaikurra. Txapelketan aurrera egiteko funtsezkoa izan zen Osasuna ren aurkako final zortzirenetan sartutako gola, 94. minutuan hain zuzen ere.
Omenaldi ekitaldi honetan, Javier Sagarzazu (Azkoitia, 1958- Carral, A Coruña 1987) ere gogoratuko dute. Sagarzazu k ere Espainiako Errege Kopa irabazi zuen Real arekin 1987an, Zaragoza ko Romareda zelaian Atletico Madril i irabazi ondoren. Sagarzazu ren familiak parte hartuko du ekitaldian.




