Eusko Jaurlaritzak jasangarritasuna hezkuntza-proiektuetan eta eguneroko jardunean modu transbertsalean txertatzen duten zentroak aitortzen ditu ziurtagiri honekin. Ikastetxeek 2030 Eskola Agendaren garapenean egindako lana eta ekimenak egiaztatu behar izan dituzte, ebidentzia zehatzak aurkeztuz.
Ebaluazioak hainbat alderdi hartzen ditu kontuan, hala nola jasangarritasuna curriculumean integratzea, zentroaren ingurumen-kudeaketa, ikasleen parte-hartze aktiboa eta irakasleen, familien eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen inplikazioa.
“"Jasangarritasunean hezteak balioetan, erantzukidetasunean eta ingurunea eraldatzeko ahalmenean hezteak esan gura dau, ezagutzatik, partaidetzatik eta konpromisotik abiatuta."
Ziurtagiriak banatzeko ekitaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak nabarmendu zuen hezkuntza jasangarriaren garrantzia. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoeneko 137 hezkuntza zentrok daukate Eskola Jasangarria ziurtagiria.




