Gipuzkoako trainerilla liga amaitu berri da Hondarribian jokatutako seigarren jardunaldiarekin, eta Orio Arraunketa Elkarteko (OAE) arraunlariek emaitza bikainak lortu dituzte. Gizonezkoen kategorian, Orio A taldea ligako txapeldun izan da, eta emakumezkoen taldeak zilarrezko domina eskuratu du. Gainera, Gipuzkoako Kopan, Orio B taldea garaile izan zen, eta Orio C, bigarren postuan sailkatu zen.
Ligaren ostean, Mutrikuko uretan jokatu ziren Gipuzkoako Trainerilla Txapelketak, eta bertan ere Orio nagusitu zen bi kategorietan. Gizonezkoetan, Orio k 13:26,91ko denborarekin lortu zuen garaipena, Getaria 11 segundora bigarren sailkatu zelarik. Hondarribia k hirugarren postua eskuratu zuen 14 segundora, eta Kaiarriba laugarren izan zen, 26 segundora.
Emakumezkoen kategorian, Orio k hiru segundoko aldea atera zion San Juan i, 15:20,28ko denbora eginez, San Juan ek 15:23,89ko marka lortu baitzuen. Zumaia sailkatu zen hirugarren postuan, 15:32,31ko denborarekin.
“"Historian aurreneko aldiz izan dira garaile Orioko emakumezkoak."
Klubak jakinarazi duenez, hau da lehen aldia Orioko emakumezkoen taldeak txapelketa hau irabazten duena. Horrez gain, Maider Etxaniz Orioko patroiak ziaboga onenaren saria jaso zuen. Arraunlariek hurrengo hitzordua Ondarroan (Bizkaia) izango dute datorren asteburuan, modalitate honetako Euskadiko Txapelketak jokatuko baitira. Ondoren, Espainiako Txapelketak ere jokatuko dira Castron (Kantabria).




