Orio Arraunketa Elkarteak lau domina eskuratu ditu Banyolesko txapelketan

Kadete, jubenil eta 23 urtez azpiko arraunlariek zilarrezko bi eta brontzezko bat domina lortu dituzte Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan.

Ur lasaietan arraun-ontzi baten arraunaren argazkia, ur tantekin eta atzean paisaia berdeekin.
IA

Ur lasaietan arraun-ontzi baten arraunaren argazkia, ur tantekin eta atzean paisaia berdeekin.

Orio Arraunketa Elkarteak lau domina eskuratu ditu asteburuan Banyolesen (Herrialde Katalanak) jokatu den Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan, kadete, jubenil eta 23 urtez azpiko arraunlarien artean.

Orio Arraunketa Elkarteak hamalau ontzi aurkeztu zituen txapelketan, eta etxera itzuli dira zilarrezko bi domina eta brontzezko bat eskuratuta. Gainera, lau ontzik A finaletan parte hartu dute eta beste hiru ontzik B finalak jokatu dituzte.
Zilarrezko dominak Uxue Olaskoagak eta Jare Mirallesek lortu zituzten jubenilen skull bikoitzean, eta Joel Lizeagak eta Ander Roigek kadeteen skull bikoitzean.
Brontzezko domina, berriz, gizonezko jubenilen skull laukoitzean irabazi zuten: Gorka Arrojeriak, Imanol Iruretagoienak, Aimar Ikatzetak eta Axel Atorrasagastik.