Nadia Erostarbe zarauztarrak Championship Tourreko bosgarren txapelketan amaitu du bere lehen kanporaketa gaindituta. Surf City El Salvador Pro izan du bere azken txapelketa, eta lan ona egin du bertan.
Lehen kanporaketan, Francisca Veselko portugaldarra zuen aurkari. Veselko izan zen olatu onenak hartzen hasi zena, baina Erostarbek bere unea itxaron eta txandako olatu onena hartu zuen, 6.83 puntu lortuz. Atzetik zihoan arren, azken unean bi olatu on hartu zituen, bata 4.43koa eta bestea 5.33koa, guztira 12.16 puntu eskuratuz eta kanporaketa gaindituz.
Final-zortzirenetan, Luana Silva brasildarra izan zuen aurkari, sailkapen orokorrean bigarren postuan dagoena. Silvaren lehen bi olatuek (6.67 eta 5.83) abantaila handia eman zioten, baina Erostarbek ez zuen amore eman. 6.20ko olatu batekin borrokan sartu zen eta azken bost minutuetan 6.31ko puntuazioa nahikoa zuen. Azken segunduan olatu bat hartu zuen, baina epaileek 4.60ko puntuazioa eman zioten.




