Erik Mendizabal mutrikuarrak eta Ruben Bailo noaindarrak bi setetan (15-13 eta 15-11) irabazi zioten Aaron Gonzalez de Matauco eta Ekhi Martinez gazteiztarren aurkako finala zapatuan, irailak 5. Horrela, Bermeo MESI Master Series txapelketak baditu txapeldunak.
Emakumezkoen txandan, Erika Mugartegi markina-xemeindarrak eta Laura Rodriguez noaindarrak Lur Lejardi eta Alize Arriaga markina-xemeindarrari irabazi zioten 15-12 eta 15-5 emaitzarekin. Bermeoko Zesta Eskolako umeek harrera egin zieten eguneko protagonistei.
Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute txapelketaren inguruan, iaz egun bakarreko lehiaketa izan ondoren, aurten hiru hitzordu izan baitira. Helburua txapelketa luzatu eta hobetzea da, eta horretarako, datak eta emakumezkoen partiden kopurua aztertuko dituzte.




