Lasterketa Zarautzetik abiatuko da 10:00etan eta, kostaldea igaro ondoren, Azkarateko mendatea igoko dute txirrindulariek. Aurreikuspenen arabera, 11:29 inguruan igaroko dira mendate horretatik Azkoitirantz. Ondoren, Loiola eta Azpeitia zeharkatuko dituzte, Landeta eta Urrestilla aldera joateko.
Trafiko etenaldiak 30 minutu ingurukoak izango dira. GI-2634 errepidean, Azkarate eta Azkoitia artean, 10:50etik aurrera eragingo du. GI-631 errepidean, Azpeitia eta Beizama arteko bidegurutzean, 11:00etatik aurrera izango dira murrizketak.
Lasterketak Nuarbe, Beizama, Santa Ageda, Bidania-Goiatz, Errezil eta Etumeta herriak ere zeharkatuko ditu, azkenik Aizarnarako jaitsiera egiteko.




