Getaitri-k 2027ko denboraldirako triatletak bilatzen ditu

Getariako triatloi taldeak izena emateko epea zabaldu du azaroaren 22ra arte, bai federatuentzat bai lagunentzat.

Irudi generikoa...
AA

Irudi generikoa...

Getariako Getaitri triatloi taldeak 2027ko denboraldiari begira izena emateko aukera zabaldu du.

Interesa duten triatletek azaroaren 22 ra arte izango dute aukera beren burua taldean aurkezteko. Horretarako, getaitri@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute, zehaztuz izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, kontu korrontearen zenbakia eta federatu edo Getaitri lagun gisa aurkeztuko diren.
Taldeak informazio-batzar bat antolatuko du izena emateko epea amaitu aurretik. Bileraren data, ordua eta lekua zehaztu gabe daude oraindik, baina astebete lehenago jakinaraziko dira.
Bestalde, Saltaka ekimenarekin jarraituko du klubak denboraldi honetan. Lehen saioa urriaren 3 an izango da, eta korrika hasi berriak direnei zein hasi nahi dutenei zuzenduta dago, taldean entrenatzeko aukera eskainiz.
Saio hauen helburu nagusia Zarauzko Kros Mistoa prestatzea izango da, korrika egitera hurbildu nahi dutenek talde giroan entrenatu eta lasterketa horretarako prestatzeko aukera izan dezaten.
Zalantzarik edo informazio gehiago behar izanez gero, getaitri@gmail.com helbidearen bidez jar daiteke harremanetan taldearekin.