Ostiral honetan ospatuko du Zumaiako Emakumeon Etxea k bere bosgarren urteurrena. Bost urteko ibilbidea eta egindako lana gogoratzeko ekitaldi bat antolatu dute, 19:00etatik aurrera hasiko dena.
Ekitaldi nagusia Olaia Inziarte ren kontzertu batekin hasiko da. Ondoren, Emakumeon Etxearen ibilbidea eta urte hauetan egindako lana gogora ekartzeko hitzartze labur bat izango da.
Jardunaldiaren amaieran, bertaratzen diren guztientzat mokadutxo bat eskainiko da. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera eta elkarrekin ospatzera.




