Estropada hasi aurretik sortutako arazo teknikoek baldintzatu dute Pasaia ko estropada. Baliza batekin izandako konponketek ezinezko egin dute estropada lau kaletara modu tradizionalean egitea. Horren ondorioz, 2. kaletik aritu dira ontziak, banaka, erlojupekoan. Gizonezkoen KAE 1 ligako parte hartzaileek 12:00etatik aurrera burutu dituzte lanak hiru txandatan banatuta.
Atzo Zarautzen jokatu zen estropadan, Astilleron, Zarautz eta Zumaia taldeek lehia estua izan zuten, baina azkenean Enbata k irabazi zuen bandera bi segundoko aldearekin. Gaurkoan, ordea, Deustu taldeak nagusitasuna erakutsi die besteei, 20:47:70 denbora eginda. Bizkaitarrek alde nabarmenarekin irabazi dute, Zarautz bigarren izan baita 20:59:00 denborarekin. Atzoko moduan, gaur ere Zumaia k eskuratu du hirugarren postua, 21:14:27 denborarekin.
Sailkapen orokorrean ere, Zumaia k (Telmo Deun) hirugarren postua mantentzen du 21 punturekin. Zarautz da liderra 23 punturekin, eta Deustu sailkapeneko bigarren postuan dago 22 punturekin. Beraz, Zumaiak hasiera indartsua eman dio ligari.
Hurrengo hitzordua ekainaren 27an izango da, larunbatean, Plentzian (Bizkaia), 16:00etan hasita. Bestalde, klubeko emakumezkoen lehen taldeak Euskotren liga hasiko du Madrilen, Buitrago del Lozoyan, igandean, 11:20an.




