Joan zen ekainean eta uztailean Azkoitia, Azpeitia eta Urrestilla ko kaleak zeharkatu zituen ezpata dantzarekin dantza taldeak. Alex Berasategi eta Amets Andueza argazkilarien lanak dira orain ikusgai jarri direnak, hiru egun horietako irudiak jasotzen dituztenak.
Erakusketa irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara bisita daiteke, eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara artean.
Bestalde, 'Sahatsa 50' jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldean Azkoitiko plazan (18:30ean), eta emanaldia errepikatu egingo dute hurrengo larunbatean, hilaren 26an, Azpeitiko plazan.
Jaialdi honetan, Gipuzkoako dantzez gain, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko dantzak ere eskainiko dira. Guztira, 70 pertsona inguruk parte hartuko dute, egungo zein ohiko dantzariak bilduz, ordubete inguruko saioan.




