Joan den larunbatean abiatu zen Madrildik, eta ostiral arratsaldean iritsiko da Azpeitira, hurrengo egunean Domusa Teknik 40 MLK lasterketa egiteko asmoarekin. Ez da lehen aldia proba honetan parte hartzen duena, duela bi urte ere oinez iritsi baitzen Azpeitira, baina orduan Ebroko urtegitik abiatuta.
Aurreko edizioan gaixotasunei ikusgarritasuna ematea zuen helburu, eta oraingoan, berriz, harrera familien zain egoitzetan bizi diren adingabeei laguntzea du xede. Espainiako Estatuan 18 urtez azpiko 20.000 haur eta gazte inguru daude egoera horretan, familia bat noiz hartuko zain.
Ekimen honekin lortzen den diru guztia Madrilgo ADAMCAM elkarteari bideratuko zaio, zeinaren helburua haur horiek babestea eta haientzat familiak aurkitzea den. Herritarrek egitasmo solidarioari ekarpena egin diezaiokete webgune baten bidez, 585 kilometroko ibilbidearen zatiak erosiz, 30 metroko zati bakoitzeko 2 euro ordainduta.




