Azkoitia ko Gurea pilotalekua n 54. Txikito Azkoitia pilota txapelketa hasi da. Guztira, 74 bikotek eman dute izena aurtengo edizioan, eta ekainaren azken asteburura arte astero jokatuko dituzte partidak.
Lehiaketak aurre benjamin, benjamin, kimu eta haur mailako neska-mutilei zuzenduta dago. Lehen partidak astelehena n jokatu ziren, aurre benjaminen mailan, eta aste honetako gainerako norgehiagokak asteazkena n eta osteguna n izango dira, 17:15 ean hasita.
Asteazkena ko jardunaldian, benjaminen mailako partidak jokatuko dira, eta osteguna n, berriz, aurre benjaminen eta kimuen mailakoak. Txapelketak herriko pilota zaletasuna sustatzea du helburu, gazteen artean kirol hau bultzatuz.




