Aurtengo emaitzek ekimena estatuko lasterketa onenen artean sartu dute, eta Euskadiko rankingaren buruan jarri dute 10 eta 15 kilometroko distantzietan. Horrek, orain arte egindako ibilbide laburraren bermerik onena dela erakusten du.
Gizonezkoen kategorian, Peio Lagos bizkaitarrak errekor absolutua ezarri zuen, aurreko edizioko marka minutu bat baino gehiago jaitsiz, 52 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Lagos ek bi minututik gorako aldea atera zien Sendoa Martinez i (54:55) eta aurreko edizioan bigarren izan zen Esteban Serrano ri (55:26).
Emakumezkoen kategorian, Ane Uriarte izan zen podiumeko lehen postuan. Uriarte Peio Lagos en denboratik gertu geratu zen, baina aurreko edizioko marka (65:10) lortzetik 14 segundora. Nerea Santos (65:57) bigarren sailkatu zen, eta Eider Arantzamendi (69:45) hirugarren.
Azkenik, oinez ibiltzeko modalitatean, lehiakorra ez bazen ere, Josu Andoni Begoña k lortu zuen lehen postua, 1 ordu, 44 minutu eta 28 segundoko denbora eginez.
Aurten, mila parte-hartzaile baino gehiagok, horietatik 16 Barrikan erroldatuak, proba amaitu zuten, Barrika Pirata Trailek beste aurrerapauso bat emanez Euskadiko eta estatuko eliteko proben artean.




