Dokumentalak, sei kapitulu dituena, munduko hainbat lekutan klima-krisiari aurre egiteko erabiltzen ari diren soluzioak erakusten ditu. Esperientziak 17 herrialdetan grabatu dira, nazioarteko aditu eta zientzialarien parte-hartzearekin.
Sailean, besteak beste, energia berriztagarriak, ekosistemen leheneratzea eta eredu ekonomikoaren eraldaketa bezalako gaiak lantzen dira. Hainbat aurpegi ezagunek, hala nola Jane Goodall, Mark Ruffalo, Christiana Figueres, Kate Raworth eta Fernando Valladares, hartu dute parte.
Dokumentala RTVE k estreinatu zuen 2025ean, eta gaur egun sei kapituluak RTVE Play plataforman ikus daitezke.
Proiekzioa Gorliz Resiliente proiektuaren barruan antolatu da. Egitasmo hau gaur bertan aurkeztuko dute, 18:00etan, Udaletxean. Helburua da herria etorkizuneko ingurumen-erronken aurrean hobeto prestatzea.
Lan-ildo nagusien artean ura, energia, elikadura, biodibertsitatea, hondakinak, ongizatea eta klima-aldaketa izango dira.
Proiektuaren abiapuntua 2025ean martxan jarritako baratze ekosozialen esperientzia izan zen. Orain, filosofia hori beste esparru batzuetara zabaldu nahi da, herriko baliabideen kudeaketa aztertuz eta Gorlizen bertan egin daitezkeen urratsak landuz.




