Finalerako txartela lortu dute Tolosa eta Leitza ko Aurrera taldeek, eta igandean neurtuko dituzte indarrak Beotibar pilotalekuan. Txapelketak hiru partida izango ditu: kadete, jubenil eta nagusien mailakoak. Lehenengo neurketa 10:45 ean hasiko da.
Tolosa k Larraun Pilota Elkarte aren aurka jokatu zuen finalerdia Beteluko frontoian, eta 2-1 nagusitu zen. Kadete mailan, Jurgi Landa eta Jon Lasa tolosarrek Ijurko-Sotil bikotea gainditu zuten (10-5, 10-5). Jubenil mailan, Aitor Perurena eta Aitor Etxeberria k hiru joko behar izan zituzten Nazabal-Telletxea ren aurka irabazteko (10-4, 9-10, 5-3). Nagusien mailan, ordea, Galartza-Sotil bikoteak irabazi zion Tolosari (10-3, 10-3), aurretik erabakita baitzegoen finalerako sailkapena.
Bestalde, Leitza ko Aurrera taldeak Lazkaoko Lapkeri ri irabazi zion 2-1 Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian. Kadete mailako partida nafarrek irabazi zuten, jubenil mailakoa gipuzkoarrek, eta nagusien mailakoan erabaki zen garaipena, Aurrera ren aldeko 2-0 emaitzarekin.
Finaleko irabazleak 3.000 euro ko ordainsaria jasoko du, txapelaz, garaikurraz eta Lacturale loteaz gain. Txapeldunordeak 2.000 euro eta loteak eskuratuko ditu. Hirugarren sailkatuak 1.000 euro eta loteak jasoko ditu, eta laugarren sailkatuak, 500 euro eta loteak.




