Bihar jokatuko dira lehen kanporaketak 20:30ean. Finalaurrekoak uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean izango dira, eta finalak, berriz, abuztuaren 23an. Neurketa guztiak Larrunarri pilotalekuan izango dira.
Euskal Herriko 23 pilota elkartetako 40 pilotarik parte hartuko dute aurtengo edizioan. Horien artean, eskualdeko lau elkartetako ordezkariak izango dira: Alegiako Intxurreko pilotari bat, Amasa-Villabonako Behar Zanako lauk, Amezketako Zazpi Itturriko hiruk eta Tolosa klubeko seik.
Alegiako txapelketa ere martxan jarriko da bihar, bere XII. Pilota Txapelketa rekin. Lehen finalerdiak Elorri pilotalekuan jokatuko dira, 19:00etan hasita.
Lau eta erdiko txapelketan, Zazpi Itturri elkarteko Beñat eta Eneko Gorostidi neurtuko dira. Binakakoan, berriz, Intxurreko Harkaitz Muruak eta Larraungo Julen Sotilek jokatuko dute Tolosa taldeko Ekhi Irribarriaren eta Intxurreko Mikel Iturriozen aurka.




