Gazteluko II. Sega Ligaxkak eta antzerkiak eman diote hasiera jaiari

Herriko zortzi gazte segalarik parte hartu dute txapelketan, eta ondoren, 'Jazinta la potra' antzezlanaz gozatu dute herritarrek.

Gazteluko haran bateko zelai berde zabal bat, urrunean irudikapen lauso batzuekin. Eguzkia sartzen ari da, argi urre koloreko beroa paisaian zehar zabalduz. Euskal arkitektura tradizionala urrutiko muino batean ikusgai.
IA

Gazteluko haran bateko zelai berde zabal bat, urrunean irudikapen lauso batzuekin. Eguzkia sartzen ari da, argi urre koloreko beroa paisaian zehar zabalduz. Euskal arkitektura tradizionala urrutiko muino batean ikusgai.

Gaztelun hasi dira dagoeneko herriko jaiak, eta lehen egunean kirolak eta kulturak hartu dute protagonismoa.

Bihar eguerdian botako den txupinazoaren aurretik, herritarrak bildu ziren plazan ingurua atondu eta datozen egunetarako prestaketa lanetan aritzeko. Ondoren, Gazteluko Bigarren Sega Ligaxkaren txanda iritsi zen pilotalekuaren atzeko zelaian. Herriko sega eskolako zortzi gazteek hartu zuten parte lehian: Zoren Goikoetxea Arrizurieta, Lorea Zunzunegi Adurriaga, Inge Goikoetxea Arrizurieta, Haizea Larrañaga Etxarte, Aner Zunzunegi Adurriaga, Irati Tome Tena, Mari Olazar Aranzabal eta Claudia Pellus Leal.
Lehiakide bakoitzak 5x14 metroko saila, hau da, 70 metro koadro, moztu behar izan zuen. Jarraian, gaztetxoen arteko dema ikusi ahal izan zen: Urko Tome bakarka aritu zen, eta Zoren Goikoetxea eta Laia Zubiria ren aurka jokatu zuen. Bertaratutako herritarrek eta zaletuek txalo zaparrada batekin goraipatu zuten bertako kirolarien lana.
Jardunaldiari jarraipena emanez, 'Jazinta la potra' antzezlana eskaini zen Ostatuko terrazan. Lorena Arangoa k sortu eta antzeztutako kale antzerki honek landa inguruneko emakumeen lana eta balioa azpimarratzen ditu. Egunari amaiera emateko, herritarrek barrikotea egin zuten plazan, jaiei hasiera ofiziala emateko gogotsu.