Belauntza Cup txapelketa hasiko da larunbatean, Ibizarako bidaia batekin

24 taldek parte hartuko dute zortzi egunez jokatuko den futbol txapelketan, eta irabazleek egonaldi bat irabaziko dute.

Futbol zelaia Euskal Herrian, belar berdea eta ateak dituena, zeru argipean. Atzealdean, euskal arkitektura tradizionala.
IA

Futbol zelaia Euskal Herrian, belar berdea eta ateak dituena, zeru argipean. Atzealdean, euskal arkitektura tradizionala.

Belauntzan larunbatean hasiko da Belauntza Cup futbol txapelketa, eta 24 taldek parte hartuko dute zortzi egunez.

Iazko arrakastaren ondoren, berriro antolatu dute Belauntza Cup txapelketa. Aurten, lehenengo edizioko saria aldatu egin da eta lau eguneko egonaldia eskainiko da Ibizako villa pribatu batean, joan-etorriko hegaldiarekin batera.
Lehiaketan 24 taldek jokatuko dute, larunbatean hasi eta uztailaren 4ra bitartean. Partiduak arratsaldez izango dira, 15:00etatik 21:00etara ostiralera arte. Datorren larunbatean, finalak 18:30ean hasiko dira. Hasierako egunetan ligaxka jokatuko da multzoka, eta ondoren kanporaketak etorriko dira.
Egunero DJ batek girotuko du giroa eta txapelketako hainbat produktu zozkatuko dira, bai jokalarien zein ikusleen artean. Partiduak 20 minutuko bi denborakoak izango dira, eta epaile batek zuzenduko ditu norgehiagokak. Berdinketa egonez gero, penalti jaurtiketa erabakiko du garailea.

"Txapeldunek sari potoloa eramango dute: Ibizako villa pribatu batean lau eguneko egonaldia, joan etorrirako hegaldia barne eta finalen egunean azalduko duten sorpresa."

antolatzaileak
Gainera, herrian bertan egindako kopa eta kamiseta bana jasoko dituzte garaileek. Podiuma osatzen duten bigarren eta hirugarren sailkatuek ere jasoko dute garaikurra, baita txapelketako jokalari onenak ere.