Ibilgailuen zirkulazioa goizeko 07:30etik 12:30era bitartean egongo da debekatuta puntu horretan. Udal arduradunek zehaztu dutenez, epe horretan egingo dira karpa jartzeko beharrezkoak diren eginkizun guztiak.
Oinezkoei dagokienez, udal ordezkariek gomendatu dute Kalebarren kaleko 8, 6, 4 eta 2 zenbakien parean dagoen pasabidea erabiltzea, lanek irauten duten bitartean segurtasunez ibiltzeko.




