Azken orduko aldaketetatik salbu, ondorengo establezimenduek jarriko dituzte postuak: Aingeru Loradenda, Aizterri Home, Arrospide, Beatriz Pozo Dekorazioa, Eguzki Belar-denda, Etxaniz Autoeskola, Ibargoi, Karla Nails, Kiribil, Lujan, Liroa Fisioterapia, Naroa Valor Estudioa, Nik Ileapaindegia, Noah, Bittor Harategia, Itziar Arrandegia, Makibar, Odriozola Ardoak, eta Ttakun eta Zurt tabernek.
Festa iluntzeko 20:30 era arte luzatuko da. BLN Music en eskutik, Munizzio izango da espazioa girotzen lehena. DJa 12:30 ean hasiko da. Arratsaldeko 16:00 etan, eszenatokian Ainhoa Urteaga bakarlaria arituko da, eta 17:30 ean, Ur taldeak hartuko du erreleboa. Amaitzeko, 19:30 ean, nahasketa mahaian izango dira BLN Music kolektiboko Albi, B2B, eta Murxi.
Udalak herritarrak animatzen ditu bertaratu eta gozatzera, festa-giroa izango delako nagusi.




