Topaketak Salatxo Aretoan izango dira, eta gurasoei esperientziak elkarbanatzeko eta heziketa-ibilbidean laguntza jasotzeko gune segurua eskaintzea du helburu. Bertan, parte-hartzaileen intereseko gaiak landuko dira, malgutasunez eta konfiantzaz.
Tailerrak gurasoen arteko elkarrizketa sustatuko du, eta saioetako edukiak parte-hartzaileen kezkara, beldurretara eta beharretara egokituko dira. Gainera, familiei erraztasunak emateko, seme-alabak tailerrera eraman ahal izango dira, adin-tartea edozein dela ere, eta bertan egoteko aukera izango dute.
Gurasotasunari lotutako eduki ugari jorratuko dira ikuspegi praktiko batetik. Haurraren garapena, esperientzia sentsoriala, jolas egokitua eta atxikimendua bezalako gaiak landuko dira, baita haurraren erritmo biologikoak eta errutinak zaintzearen garrantzia, heziketa-eredu positiboa eta autoestimaren oinarriak ere.
Tailerra lau saiotan banatuta egongo da, modu progresiboan. Lehenengoan, taldekideen arteko elkar ezagutza, emozioen lanketa eta autozainketa jorratuko dira. Bigarrenean, zentzumenen bidezko esperientziak, oinarrizko beharrak eta jolasaren garrantzia aztertuko dira. Hirugarren eta laugarren saioetan, haurraren garapena, esperientzia sentsoriala, jolas egokitua eta atxikimendua sakonduko dira, heziketa-eredu positiboa eta autoestimaren garapena ere landuz.
Saioak urriaren 7, 14, 21 eta 28an izango dira, 16:30etik 18:30era, Salatxo Aretoan. Euskaraz izango dira, eta behar dutenentzat xuxurlariak egongo dira.
Interesa duten familiek izena eman dezakete edo informazio gehiago eskatu 943 83 0346 (luz. 6) edo 684 80 48 71 telefonoetan, edo orioghzerbitzua.lorratz@gmail.com eta gizartebulegoa@orio.eus helbide elektronikoetan.




