Lazkaomendin, Goierriko herrien arteko herri-kirol desafioaren bigarren edizioa ospatu da, iaz hasitako bideari jarraipena emanez. Aurten zortzi taldek hartu dute parte, iazko zazpien aldean, eta lehia bizia izan da ikusle ugarien aurrean.
Lehen kanporaketan zazpi talde lehiatu ziren hiru tandatan. Beasain eta Idiazabal izan ziren lehenak, ondoren Lazkaomendiko gazteak, Ataun eta Gabiria, eta azkenik Urretxu-Zumarraga eta Segura-Zerain. Probetan, piketeak sartu, korrika, fardoa, sokan igo, trontza, txingak, ingudea eta aizkora izan ziren.
Finalera Urretxu-Zumarraga eta Beasain sailkatu ziren, eta Lazkaomendiko beteranoen aurka neurtu zituzten indarrak. Finalean, aurreko zortzi lanei harri-zulatzea gehitu zitzaien. Urretxu-Zumarragako taldea hasieratik jarri zen aurretik eta garaipena lortu zuen 16 minutu eta 37 segundoko denborarekin. Bigarren postuan Lazkaomendiko beteranoak geratu ziren (17:26), eta hirugarren Beasaingoak (18:28).
“"Bai partaide aldetik, bai ikusle aldetik, festa jendetsua izan da, eta giroa ere pare-parekoa jarri dute kirolariek zein zaleek."




