Miren Fernández de Landa, Ireki Gobernu eta Hiritarrentzako Zentruen zinegotziak, HEI Eskola Irekia ren 10. urteurrena eta 2026-27 ikasturteko lehen hiruhilekoko jarduerak aurkeztuko ditu goizeko 10:00 etan, Kasu Etxeko prentsaren aretoan.
Ondoren, 11:00 etan, Gasteiz hiribidean (Gerardo Armesto plazan), VG Hobetuz proiektuaren barruan, bidegorri berri bat aurkeztuko da. Bertan izango dira Maider Etxebarria, Vitoria-Gasteizko alkatea; Beatriz Artolazabal, Espazio Publiko eta Auzoen zinegotzia; eta Miren Fernández de Landa, Ireki Gobernu eta Hiritarrentzako Zentruen zinegotzia.
Azkenik, 11:30 ean, Museo de los Faroles-en, Udal Musika Bandaren eta Manuel Iradier Abesbatzaren "La Música del silencio" kontzertua aurkeztuko da. Ekitaldi honetan parte hartuko dute Sonia Díaz de Corcuera, Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak; Luis Orduña, Udal Musika Bandaren zuzendariak; Ricardo Sáez de Heredia, Ama Birjina Zuriaren Kofradiako abade emerituak; eta Estíbaliz Delgado eta Leire Betolaza, Manuel Iradier Abesbatzaren zuzendari-kideek.




