Irudia iazko udaberrian atera zen Ordiziako baratze batean. Belarra moztu berri zegoenez, intsektuak azaleratu ziren, eta txantxangorria adi zegoen une horretan.
Harrapakina mokoan zuela, txantxangorriak altuera bilatu zuen, eta argazkian ikusten den bezala, igitai baten heldulekuan pausatu zen. Horrelako irudiak lortzeko denbora eta pazientzia behar direla azpimarratu du argazkilaritza zaleak.
“"Denbora eta pazientzia, horixe behar da halako erretratuak lortzeko."
Argazkilaritza munduan 1980. urtean murgildu zen, beste lagun zaletu batzuekin batera, eta ordutik oinarrizko ezagutza hartzen joan da. Gaur egun Beasaingo Argizpi argazkizale elkarteko kide da, eta taldeko giroaz gozatzen duela adierazi du. Kirol argazkilaritza, erretratuak eta paisaiak ditu gustukoen.




