Aretxabaleta ko Lanbide Eskola k, Mondragon Unibertsitatea k, Arizmendi Ikastola k eta Bailara Elkartea k gosari-tertulia egin dute ALE ren instalakuntzetan. Bertan, ikastetxeetako eta enpresetako ordezkariak elkartu ziren, eta iTlent, Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutua, arduratu zen gosaria dinamizatzeaz.
iTlent eko kide Ergiñe Urzelaik azaldu duenez, topaketaren helburua etorkizuneko langileen profilaz hausnartzea izan da. "Guk nahi duguna etorkizuneko langile profilaz hausnarketa bat egitea da; ze langile mota nahi ditugun, ikastetxeetatik zer lantzen gabiltzan hori bultzatzeko, enpresek zer eskatzen duten eta ze behar dituzten, nolako langileen beharra aurreikusten duten", adierazi du.
Urzelaik gisa honetako ekimenen garrantzia nabarmendu du, "hausnarketa puntu hori erakunde ezberdinetan egitea beharrezkoa dela uste dugu, baita horrelako topaketatxoak sortzea horretarako ere". Parte-hartzaileek Lanbide Heziketaren ETHAZI ikaskuntza-eredua eta honek dakartzan zeharkako gaitasunen lanketa izan dituzte hizpide.
Hala ere, balioen gaian jarri du iTlent eko kideak azpimarra: "Balioak ere mahaigaineratu ditugu, zeharkako gaitasunak baliorik gabe ez direlako nahikoa. Balio komun horien; gizarteko balioen, ikastetxeko balioen zein enpresetako balioen hausnarketara heldu gara". Etorkizunean ere jorratu beharra izango dela aitortu du, "balio etikoak dituzten pertsonak nahi ditugu gure ondoan, eta horrantz goaz".
Gosaria bukatu berritan, ekimenaren balorazio positiboa egin du Urzelaik, nahiz eta motz gelditu dela nabarmendu. "Oso ondo joan da. Motz gelditu dela ematen du, eta gai batzuk airean gelditu dira. Hurrengo saioan lantzeko utzi ditugu", esan du. Gosari-tertulia bezalako formatuak aberasgarriak direla uste du, "parte hartzea areagotzen dugu, ez soilik beste norbaitek esandakoa entzutera. Hausnarketa ez da norberarentzat geratzen, partekatu egiten dugu, talde txikian zein handian, eta hori askoz aberasgarriagoa da guztiontzat".




