Taldeak sare sozialen bidez eta aurkezpen ekitaldian bertan adierazi duenez, Bergarako Udalak ez die inolako aukerarik eman Oxirondoko txosnagunean postua jartzeko. Egoera honen aurrean, Herriko Plazan obrak direla eta, aurten Munibe plazan kokatuko dute beren txosnagunea.
Jaiak hasteko bi aste falta direnean, Mugimendu Sozialistak adierazi du oraindik ez dutela txosna jartzeko bermerik. Hala ere, argi utzi dute herrian "denok aukera berdinekin parte hartu ahal izango dugun txosnagune baten beharra" ikusten dutela.
“"Argi utzi nahi izan dugu, herrian denok aukera berdinekin parte hartu ahal izango dugun txosnagune baten beharra ikusten dugula."
Txosnaguneko egitarauak hainbat emanaldi eskainiko ditu: Inguma eta Komerik erromeria, ondoren DJ Guti & Felixin-ekin; Ilargi txaranga, Istilu, DJ Blind & Men2a eta DJ Tintz; Hondamendia, Asier K eta Antton Telleria; Ateri, Rances eta DJ RVDA; eta bertsolariak, besteak beste, Aroa Zubizarreta, Andoni Egaña, Elixabet Etxandi eta Julio Soto.




