Antzuolan, jaietako zapatuan ospatuko den Alardea prestatzeko entseguak uztailaren hasieran jarriko dira martxan. Ekitaldia 19:00etan izango da, eta lehenengo harremanak uztailaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko dira.
Entsegu egutegiak hainbat data zehazten ditu. Uztailaren 8an, asteazkenarekin, saio bikoitza izango da: danborjoleak Torresoroan elkartuko dira 18:00etan, eta Mairuaren musika landuko dutenak, berriz, Olaranen. Ondoren, 19:00etan, partaide guztiekin entsegu orokorra egingo dute Herriko Plazan.
Uztailaren 15ean, asteazkenarekin, aurreko asteko ordutegiak eta lekuak mantenduko dira, taldeko lanarekin 18:00etan eta denak batera Plazan 19:00etan. Entsegu orokorraren ostean, luntxa antolatu dute.
Udalak herritarrak ekitaldi herrikoi honetan parte hartzera gonbidatu ditu. Izena eman nahi dutenek bi aukera dituzte: udaletxera bertaratuta edo posta elektronikoz idatzita, udala@antzuola.eus helbidera.




