Aurkezpen ekitaldia 17:30etik 19:00etara izango da. Bertan, ikasturtean zehar egingo diren tailerrak, hitzaldiak eta proposamenak azalduko dituzte, eta parte-hartzaileek jarduerak gidatuko dituzten profesionalak ezagutzeko aukera izango dute.
Maiteki mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko udal programa da. Zerbitzuak informazioa, orientazioa, laguntza psikosoziala eta etxez etxeko arnasgune zerbitzua eskaintzen ditu, besteak beste.
Ikasturte berriak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola, aholkularitza juridikoa, emozioen kudeaketa eta ongizate fisikoa. Gainera, BIZAN sareko zentroetan hileroko topaketak eta astero 45 minutuko mikro-hitzaldiak egingo dira, zaintzaileek esperientziak partekatu eta zalantzak argitu ditzaten.




