Zerbitzu berri honek Sopelako udalak aurretik eskaintzen zuen Sopela Diversa ekimenaren ibilbidea jarraitzen du. Orain, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerrietako biztanle guztiek izango dute eskubideak bermatzeko eta administrazio-prozedurak ulertzeko laguntza.
Arreta juridikoak atzerritarren egoerari buruzko aholkularitza eskaintzen du, besteak beste, bizileku eta lan baimenak, errotzea, familia-berrelkartzea, nazionalitatea eta nazioarteko babesa kudeatzeko. Gainera, administrazio-eskakizunen aurrean nola jokatu azaltzen dute.
Prozedura juridikoez gain, zerbitzuak baliabide komunitarioei buruzko informazioa ematen du, hala nola erroldatzea, gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza eta enplegua. Helburua pertsonen inklusio soziala eta integrazioa erraztea da.
Zerbitzua Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta, 11) kokatuta dago. Arreta ostiraletan ematen da, 09:00etatik 14:00etara. Hitzordua eskatzeko 946 76 26 74 telefono zenbakira deitu behar da.




