Ekimen honek gazteak beren emantzipazio-prozesuetan laguntzea du helburu, eta gazteriaren baliabide publikoak eskualdean deszentralizatzea. Zerbitzua Rivabellosako Kuadrillaren egoitzan kokatuko da, eta 16 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie, baita lurraldean bizitza proiektuak garatu nahi dituztenei ere.
GAZ Añana zerbitzuak gazteriaren beharrei erantzungo die, bereziki etxebizitza, enplegua, mugikortasuna, konektibitatea eta zerbitzu publikoetarako sarbidea bezalako arloetan. Horrez gain, autonomia pertsonalerako ibilbideetan laguntza eskainiko du, informazioa, orientazioa, aholkularitza eta etxebizitza, enplegu, prestakuntza, ekintzailetza eta baliabide sozialen inguruko bitartekaritza erraztuz.
Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du sinatu eta gero, eta Eusko Jaurlaritzak 178.000 euroko (89.000 euro urtero) aurrekontua bideratu du zerbitzuaren funtzionamendua finantzatzeko. Horrela, GAZ Añana, Enkarterri, Barakaldo, Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián-eko bulegoekin batera, GAZ bulegoen sarean sartuko da.




