Donostiako Harrera Sareak egindako elkartasun-deialdiari erantzunez antolatu du ekimena elkarte oriotarrak. Herritarrei dei egin diete etxean erabilera onean dituzten mantak dohaintzan ematera. Bildutako mantak egoera zaurgarrian dauden pertsonengana bideratuko dira.
Donostiako Harrera Sarea boluntarioek osatutako herritar-sarea da, eta migratzaileei nahiz bazterketa sozialeko egoeran dauden pertsonei laguntza eta harrera eskaintzen die. Ekimen honek sare horren lanarekin bat egiten du.
Antolatzaileek aldez aurretik eskertu nahi dituzte ekimenarekin bat egingo duten herritar guztiak, elkartasun-keinu txiki batek pertsona askoren egunerokoa hobetzen lagun dezakeelako.




