Zarautz-ek musika zuzenean hartuko du berriz ere ADARRETATIK 2026 Musika Jaialdia ren eskutik, urriaren 2, 3 eta 4an. Jaialdiak, bere sorreratik ZUZEU ren babesa eta kolaborazioa izan duena, musika-adierazpide desberdinak elkartu, artisten eta publikoaren arteko topaguneak sortu eta Zarauzko musika-kulturaren presentzia indartzea du helburu.
Aurten, programazioak emakumeen presentzia eta protagonismoa indartu nahi izan du bereziki. Kartelaren bi heren emakumeek gidatutako proposamenek osatzen dute, ikusgarritasun handiagoa emanez sortzaile, musikari eta emakume artistei. Guztira, bederatzi musika proposamen izango dira, guztiak doakoak.
Jaialdia ostiralean, urriak 2, hasiko da NHIL taldearekin Musika Plazan, pop organikoa, soul-a, R&B-a eta funk-a uztartuz. Gauean, Malekoiko Duke Eneako agertoki nagusian, El Inquilino Comunista taldeak indie rocka eta noise-popa ekarriko ditu, eta Gailu hirukoteak euskal sustraiak eta soinu garaikideak nahastuko ditu.
Larunbatean, urriak 3, Odol Gaztea Brass Band taldeak herriko kaleak alaituko ditu eguerdian. Arratsaldean, La Ola Maldita taldeak surf, rock and rolla eta garagea joko du Surtidor Kafetegian. Gauean, berriz, Malekoiko Duke Eneako agertokian, Patricia Reckless with The Cherry Boppers taldeak jazz, soul eta funk-a eskainiko du, eta ondoren, Bartzelonatik lehen aldiz arituko den Brigitte Emaga with Soundara Collective taldeak soul, funk eta disko musika dantzagarria aurkeztuko du. Gaua Chica Tequila DJ-aren eskutik amaituko da Marina-Txikin, erritmo tropikalekin.
Igandean, urriak 4, Femmm Vocal Jazz laukoteak emango dio amaiera jaialdiari Musika Plazan, jazzaren eta poparen arteko ahots-harmoniak protagonista direla. Eguraldi ona eginez gero, emanaldia Malekoian izango litzateke.
ADARRETATIKek musika ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak eskaintzen ditu, eta aldi berean Zarauzko hainbat espazio aktibatu eta publiko desberdinetara iristeko aukera sortzen du. Antolatzaileek herritarrak, inguruko musika-zaleak eta bisitariak gonbidatu dituzte urriaren 2tik 4ra jaialdiaz gozatzera, kulturaz betetako asteburu bat eskainiz.
Jaialdia posible egiten duten babesle, kolaboratzaile, artista, talde eta boluntarioei eskerrak eman dizkiete, baita publikoari ere urtez urte ADARRETATIKen aldeko apustua egiten duelako.
Programa zehatza:
Urriak 2 Ostirala
18:30 – 20:00: NHIL (Musika Plaza, Zarautz)
22:00 – 23:15: El Inquilino Comunista (Malekoia, Zarautz)
23:30 – 01:00: Gailu (Malekoia, Zarautz)
Urriak 3 Larunbata
12:30 – 14:00: Odol Gaztea Brass Band (Herriko Kaleetatik, Zarautz)
20:00 – 21:30: La Ola Maldita (Surtidor Kafetegia, Zarautz)
22:00 – 23:15: Patricia Reckless with The Cherry Boppers (Malekoia, Zarautz)
23:30 – 01:00: Brigitte Emaga with Soundara Collective (Malekoia, Zarautz)
01:00 – 03:30: Chica Tequila DJ (Marina-Txiki, Zarautz)
Urriak 4 Igandea
18:30 – 20:00: Femmm Vocal Jazz (Musika Plaza, Zarautz)