Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu eta lehendakariordeak, Euskadi Literaturako Sariak 2026 banatu ditu gaur Bilboko Euskal Museoa n. Aurten, Ixiar Rozas, Eli Tolaretxipi, Yolanda Arrieta, Matias Mujika, Kike Ibañez, Jon Gerediaga eta Mikel Ayestaran izan dira saridunak.
Euskara eta gaztelaniazko literaturan, haur eta gazte literaturan, itzulpengintzan, ilustrazioan eta saiakeran banatu dira sariak. Sarituen artean daude Ixiar Rozas (Narrugorrik), Eli Tolaretxipi (Cuerpos pasajeros), Yolanda Arrieta (Zurtz), Matias Mujika (Odisea), Kike Ibáñez (El diablo sobre ruedas), Jon Gerediaga (Izena eta izana: (hitz poetikoari buruz)) eta Mikel Ayestaran (Historias de Gaza: la vida entre guerras).
“"Liburuek ezinbesteko zerbait eskaintzen digute: hausnartzeko, beste ahots batzuk entzuteko eta irizpide propioa eraikitzeko denbora. Horregatik behar ditugu kultura eta literatura biziak, indartsuak eta herritarrekin konektatuta."
Bengoetxeak azpimarratu duenez, "berehalakotasunak, zaratak eta polarizazioak markatutako une batean, liburuek ezinbesteko zerbait eskaintzen digute: hausnartzeko, beste ahots batzuk entzuteko eta irizpide propioa eraikitzeko denbora. Horregatik behar ditugu kultura eta literatura biziak, indartsuak eta herritarrekin konektatuta". Gainera, idazle, editore, itzultzaile, ilustratzaile, argitaratzaile, banatzaile eta liburuak gizarteratzen dituztenen lana goraipatu du, eta erakundeek sektoreari laguntzen jarraituko dietela adierazi du.




