Zumaian jokatuko da Gipuzkoako Kadeteen Txirrindularitza Txapelketa

Larunbat honetan, maiatzak 9, Zumaiak 160 txirrindulari inguru hartuko ditu, tartean Viveros San Anton-Marduko zazpi kide, Gipuzkoako txapela lortzeko lehian.

Irudi generikoa: bizikleta baten gurpila eta koadroaren zati bat, atzealde lausoan errepide bihurgunetsu bat eta muino berdeak dituela.
IA

Irudi generikoa: bizikleta baten gurpila eta koadroaren zati bat, atzealde lausoan errepide bihurgunetsu bat eta muino berdeak dituela.

Zumaiak Gipuzkoako Kadeteen Txirrindularitza Txapelketa hartuko du larunbat honetan, maiatzak 9, goizeko 10:30ean, 160 txirrindulari inguru bilduko dituen ekitaldian.

Zumaiako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, lasterketa honek Gipuzkoako txapela jarriko du jokoan. Bertako taldeko, Viveros San Anton-Marduko, zazpi txirrindulari lehiatuko dira, besteak beste, Mikel Egaña, Xuban Arakistain eta Oinatz Alberdi.

"Txirrindulariek mimoz prestatu dute etxeko lasterketa, eta ibilbidea inork baino hobeto ezagutzen dute: hiru zakila bira, azkenenekoan Iraetako igoera barrutik eginez, Arroagoiko bidegurutzera arte. Lasterketa esprintean amaitu daiteke eta Dani Diaz (Dimaq-Ipar maquina-Irunes) da faboritoa baina Viveros San Antongo txirrindulariak ere gogotsu daude etxeko eta lagunen aurrean luzitzeko."

Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide
Taldeko kide bat, Borja Osa, sasoi onean dagoela erakutsi zuen joan den larunbatean Seguran hirugarren postua lortuz. Lasterketa horretan, 55 kilometroko ibilbidean, zortzigarren kilometroan ihes egin zuen, eta helmugan hirugarren postuan amaitu zuen, denboraldiko lasterketarik borobilena osatuz.
Junior mailako txirrindulariek bi lasterketa izan zituzten aurreko asteburuan. Ostiralean, Goldaratzen, hiru txirrindularik amaitu zuten proba. Igandean, berriz, Lazkaomendin, Berasategi 33. postuan iritsi zen helmugara, eta Maite Urteaga k 30. postuan amaitu zuen, ihesaldi baten ondoren.
Datozen egunetan ere izango dira hitzordu garrantzitsuak. Junior mutilek Lizarran korrituko dute asteburu honetan. Alebin eta infantilek larunbat arratsaldean Tolosan izango dituzte Gipuzkoako Txapelketak. Bestalde, 23 urtez azpikoen mailan, gaur hasiko da Bidasoako Itzulia, eta bertan Viveros San Antongo harrobiko lau txirrindularik parte hartuko dute, tartean Aitor Agirre, eroriko baten ondoren errepidera itzuliko dena. Maite Urteaga k ere Durangoko Klasikoan parte hartuko du datorren asteazkenean, maiatzak 13, goi mailako txirrindularien aurka lehiatuz.