Zumaiako Udala k dirulaguntza deialdia zabaldu du goi-mailako kirolarientzat eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherakoentzat. Eskaerak azaroaren 24ra arte aurkez daitezke, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo HAZ zerbitzuan aurrez aurre.
Laguntzak Zumaian erroldatutako goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherako herritarrei zuzenduta daude, betiere udalaren kirol-jardueretan parte hartu badute. Urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak ere sartzen dira deialdi honetan.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak udalaren webgunean daude eskuragarri. Prozedura doakoa da, eta izapideak telematikoki egitea gomendatzen da.




