Ekimen honen helburua osasun fisiko eta emozionalean onurak lortzea da, jarduera fisikoaren bidez. Aplikazio ireki eta doakoa da, eta 14 urtetik gorako pertsonek parte har dezakete. Horretarako, nahikoa da Wellk aplikazioa deskargatu eta norberaren udalerriko taldean izena ematea.
Iaz jarri zen martxan lehen aldiz, udalerrietan ohitura aktiboak sustatzeko baliabide berri gisa, orientazio zerbitzuarekin. Iazko esperientzia positiboaren ondoren, Zumaiak jarraipena eta bultzada ematea erabaki du, gaur hasten den erronkarekin bat eginez.
Izena emateko, interesatuta dauden zumaiarrek Wellk aplikazioa deskargatu beharko dute (iPhone rako App Store n edo Android erako Google Play n), erregistratu, eta zerrendan aurkituko duten Zumaiako taldean izena eman.




