Mendaro ko udalak 'Burulogy' programa kognitiboaren edizio berri bat jarriko du martxan urrian. Ekimen hau adimen gaitasunak hobetu eta landu nahi dituzten bizilagunei zuzenduta dago, teknologia berriak erabiliz.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, 'Burulogy' aplikazio bat da, memoria, kalkulua eta buruaren arintasuna bezalako funtzio kognitiboak hobetzeaz gain, ondo pasatzeko aukera ere ematen duena.
Programa bi talde ezberdinetan gauzatuko da: arratsaldeko taldea astearteetan izango da, 17:00etatik 18:00etara; eta goizeko taldea asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara.
Interesatuek udaletxeko bulegoetan eman dezakete izena.




