Ekitaldi honen helburua afrofeminismoan, intersekzionalitatean eta emakume afrikar eta afroondorengoek bizi dituzten errealitate anitzetan sakontzea da. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.
“"Herritar guztiak animatzen ditugu parte hartzera, feminismoaren ikuspegi plural, anitz eta inklusibo batetik entzuteko, elkarrekin ikasteko eta kolektiboki gogoeta egiteko gune bat sortu nahi baitu."
Elkarrizketan zehar, kolonialismoa, egiturazko arrazakeria, pobrezia, genero-indarkeria, diskriminazioa eta gutxiengo etnikoen bazterketa bezalako gaiak jorratuko dira. Era berean, emakume afrikar eta afroondorengoek bultzatutako erresistentzia, antolaketa eta gizarte-eraldaketarako estrategiak ere aztertuko dira.
Mahai-inguruan parte hartuko dute Jeanne Rolande Dacougna aktibista feministak, Mari Lucía Monsheneke Bitimina FAMEK Elkarteko presidenteak eta Fatou Dieng Firekutzen Elkarteko presidenteak. Ekimen hau Zarautzek berdintasunarekin, kulturarteko bizikidetzarekin eta feminismoaren eta gizarte-eztabaida aberasten duten ahots eta esperientzia anitzen ikusgarritasunarekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da.




