San Pedro jaietako egitarauaren barruan, zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Aitzuri pilotalekuan. Hainbat kategoriatako neurketak izango dira, eta horien artean, hainbat zumaiar ariko dira txapelaren lehian.
Neskeen artean, Junek (Zumaia) eta Iratik (Tolosa) osatutako bikoteak Aiak (Hormabi) eta Annetek (Zumaia) osatutakoaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Mutiletan, kimuen mailan, Danelek (Mutriku) eta Enaik (Zumaia) Ilanen (Hondarribi) eta Garairen (Andoain) aurka jokatuko dute. Infantilen kategorian, Iruskietak (Bermeo) eta Aldalurrek (Noain) Palaciosen (Noain) eta Urreiztiren (Mutriku) aurka arituko dira.
Azkenik, kadeteen mailan, Iruskietak (Bermeo) eta Urreiztik (Mutriku) osatutako bikoak Amets (Tolosa) eta Nikolas (Noain) izango dituzte aurrez aurre finalerako.




