Txapelketako seigarren proba honetan, Erostarbek Yolanda Hopkins portugaldarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Hopkins ezaguna da Erostarburentzat, izan ere, bien artean jokatu zuten Ballito Pro ko finala duela urtebete, Challenger Series-eko garaipena eta CT-rako sailkapenean aurrerapauso garrantzitsua ekarri ziona.
Orain arte jokatutako bost probetatik, biek hiru aldiz lortu dute bigarren fasera iristea. Hala ere, Erostarbek laurdenetaraino iristea lortu zuen Gold Coast en. Nahiz eta paperean parekoa dirudien kanporaketa, oso garrantzitsua da zarauztarrarentzat lehen erronda hau gainditzea, bere helburua CT-an mantentzea baita.




